BESTELAKOAK

Kirol argazkien lehiaketa, Elgoibarren

Elgoibarko Kirol Argazkien Lehiaketaren VIII. edizioan izena emateko epea zabalik da. Argazkilari profesionalek eta amateurrek parte har dezakete, eta argazkiak aurkezteko epemuga uztailaren 13a da. Kirol arlo guztietako lanak onartuko dituzte.

Argazkien euskarria 30×40 zentimetroko kartoi mehea izango da. Euskarri horren barruko argazki-paperaren neurria, berriz, 24×30 zentimetrokoa izango da. Partaide bakoitzak gehienez lau argazki original aurkeztu ahalko ditu, kolorezkoak zein zuri eta beltzezkoak.

Lau kategoria izango dira: Herritarrentzako saria, 200 euro; Nerabeentzako saria (13 tik 17 urte bitarte) 150 euroko saria eta 100 eurokoa; Gazteentzako saria (18tik 35 urte bitarte) 300 euroko saria eta 200 eurokoa; eta, azkenik, Sari Orokorra (35 urtetik gorakoentzat), elgoibartarrak, nahiz beste herriren batekoak izan: 300 euroko eta 200 euroko sariak.

Argazkiak uztailaren 13a baino lehen bidali behar dira: Olaizaga Kiroldegia. 32 posta kutxatila.  San Roke kalea 1. 20870 Elgoibar.

Lehiaketaz gehiago jakin nahi izanez gero: www.elgoibar.org/webb/index.htm

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button