Nontzeberri

“Bergara Hiria”, argazki lehiaketa

 

“Bergara Hiria” argazki lehiaketaren XXIX. edizioa abian da. Lehiaketan Euskal Herriko argazki zaleek parte har dezakete, eta zaleok zuri-beltzeko zein koloretako argazkiak bidali ahalko dituzte 2013ko maiatzaren 8a baino lehen. Ekimen fotografiko hau Argizaiola Lehiaketako sailkapenerako baliagarria da.

Argazki kopuruari dagokionez, serie bakoitzeko gehienez lau argazki aurkeztuko dira, 40 x 50 zentimetroko kartoi mehetan. Argazki paperaren eta irudiaren tamaina argazkilariak aukeratuko ditu (argazkien atzean izenburua eta egilearen datuak jarriko dira). Lanak hona bidali behar dira: Bergarako Udala. Errotalde Kultura Etxea. Argazki Lehiaketa. 20570 Bergara (Gipuzkoa).

Sariak ondokoa izango dira: lehenengo saria, 210 euro; bigarrena, 180; hirugarrena, 150; eta, azkenik, laugarrena, 120.

Epaimahaiak maiatzaren 11n iragarriko du erabakia, eta 24an sari banaketa egingo da Bergarako Aroztegi Aretoan. Lokal horretan, gainera, lan onenekin osaturiko erakusketa izango da maiatzaren 24tik ekainera 9ra bitarte.

Lehiaketarekin loturiko xehetasun guztiak Bergarako Udalaren webgunean daude jasota.

 

 

Exit mobile version