ESZENA

Antzerki tailerrak Bilbaoeszena zentroan

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen BilbaoEszenak–Baliabide Eszenikoen Zentroak, umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerrak antolatuko ditu ikasturte berria zabaltzearekin bat eginez. Izen-ematea irailaren 28ra arte egongo da zabalik.

BilbaoEszenak antzerki tailerrak antolatzen ditu urtero umeentzat (8 urtetik 11 urtera) eta gazteentzat (12 urtetik 16 urtera). Denbora horretan, 300 ume eta gazte baino gehiagok hartu dute parte jarduera eszenikoen eskaintza honetan. Amaia Ajuriak emango dituen umeei eta gazteei zuzendutako tailer guztiak euskaraz eskainiko dira, ostiral guztietan, arratsaldez, ekainera arte. Tailer horien helburuak umeen eta gazteen artean antzerkia sustatzea eta zabaltzea, eta ume eta gazte horiek antzerkiko arteetan prestakuntza egokia izatea.

Beste aldetik, eszenarako prestakuntzan eta sorkuntzan zentratuko den helduentzako antzerki ikastaroa Aritz Bengoak emango du. Jarduera astelehen (euskaraz) eta asteazken (gaztelaniaz) guztietan eskainiko da.
Ikastaroa, antzerkian eta eszenaren munduan interesa duten pertsona guztiei dago zuzenduta, eta bertan antzezlearen lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza lana (bat-batekotasuna, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…) landuko dira.

Informazio guztia eta izen-ematea egiteko: www.bilbao.net

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button