MUSIKA

Filosofia eta musika loturik

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak filosofia eta musikaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu datozen asteetan Nafarroako Errege Artxibo Orokorrean, Urria Artximusikala programarekin batera.

Musikak gure gizartean duen eragina aztertzeko Jakiundek diseinatutako proiektua da Hotsak/ Sonidos, eta horren inguruan, Filosofiaren Hotsak izeneko hitzaldi zikloa antolatu dute orain, urriaren 7, 14, 21 eta 28an.

Bihar bertan, urriak 7, abiatuko da aipaturiko zikloa Javier Echeverriak egingo duen Oihartzun filosofikoak. Covidemia adibide izeneko hitzaldiarekin.
Urriaren 14an, Tomas Marcok Arrazoi-Soinuaren Kritika hitzaldia egingo du. Gotzon Arrizabalaga adituak Filosofoen Ahotsa izeneko mintzaldia burutuko du 21ean.
Azkenik, Filosofiaren haurtzaroko soinua izango da azken hitzaldiaren titulua, urriaren 28an, Victor Gomez Pin Jakiundeko kideak egingo duena.

Jakin beharreko guztiak hemen topatuko dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button