IKUS-ENTZUN

"Saša" eta "I Shot my love" filmak garaile Zinegoak jaialdian

Zinegoak Bilboko Gay-lesbo-trans 8. Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren baitan, Fikziozko Luzemetrai Onenaren saria Saša (Dennis Todorović, Alemania, 2010) filmak eskuratu du. Horrez gain, Einayim Petukhoth (Haim Tabakman, Israel-Alemania-Frantzia, 2009) filmak aipamen berezia izan du fikziozko atal horretan.

Dokumental luzeen atalean, berriz, Tomer Haymann zinemagilearen I Shot my love (Israel-Alemania, 2010) lana izan da saritua; Peter Goldsmid eta Zanele Muholi hegoafrikarren Difficult Love dokumentalak, berriz, aipamen berezia izan du.

Sekzio ofizialeko sari hauek honako epaimahaikide hauek erabaki dituzte: Laura Copens (Berlin), Anna Boluda (Bartzelona) eta Mikel Rueda (Bilbao)

Bestalde, publikoak honako lan hauek saritu ditu: Elige Siempre Cara, Alfonso Cortes eta Juanjo Lopez (España, 2010). Lan hori Fikziozko edo Dokumental Laburmetrai Onenaren saria poltsikoratu du. Horrez gain, Bilboko Udalak eman duen Lesbianismo eta Genero saria Difficult Love (Peter Goldsmid & Zanele Muholi) lanak jaso du.

Zinegoak jaialdiak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button