ESZENA

“Ilusionismo” magia-jaialdi berria, Bilbon

Bilboko La Fundicion elkarteak Ilusionismo magia-jaialdi berria ondu du, eta bere lehendabiziko edizioa otsailaren 18, 19 eta 20an garatuko da.

Euskadiko antzerkigintzaren karteletan magiak presentzia urria duela ikusita, Deustuko aretoko arduradunek hutsune hori betetzen lagundu nahi dute, eta horretarako Ilusionismo jaialdia abiaraziko dute adin guztietarako bi ikuskizunekin, publiko helduari zuzendutako beste batekin, eta profesionalentzako topaketa batekin.

Jaialdia ostiralean hasiko da, otsailaren 18an, Giorgio Rodri aktore eta mago madrildarraren ikuskizunarekin: Magia en estado puro. Ondoren, otsailaren 19an, larunbatez (19:00), Paco Agrado gaztearen txanda izango da El último domingo de marzo ikuskizunarekin, non karten magia, poesia eta antzerkia uztartuko dituen.
Hilaren 20an, Imanol Ituñok (Cancamisa Teatro) publiko guztientzako El mago en la botella ikuskizuna eskainiko du.

Egitarauaren gaineko informazioa www.lafundicion.org gunean duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button