BERTSOTAN

“Bertsolaritzaren Sekretuak” lana, Korrika Kulturalaren baitan

Bertsolaritzaren sekretuak emankizuna Hernanin estreinatuko da igandean, 19:00etan, Biteri Kultur Etxean. Ikuskizunaren bitartez emakume bertsolariek denboran eta espazioan bizi izandako egoerak, narrazioz, bertsoz eta musikaz lagunduta argitara ekarri nahi izan dute.

Emakume bertsolariak sekretuan gorde ditu historiak eta lurperatze horrek ahantzi ditu, baina horien lana eta bertsoak gaur egunera iristeko zailtasun asko izan badira ere, batzuk errekuperatzea lortu da.

Emakume bertsolarien ikurra izan zen Joxepa Anttoni Aranberri Petrirena. Joxepa Anttonirena bezala, askoren ezagutza galdu da bidean eta isilduriko emakumeen historia ekarri nahi da argitara.

Igande honetakoa izango da lehen hitzordua baina beste batzuk ere etorriko dira gero. Hala, otsailaren 26an, Iruñeako Nafarroako Antzerki eskolan, 20:00etan;  martxoaren 7an, Mungiako Olalde aretoan, 20:00etan; martxoaren 12an, Baionako Kalostrape ostatuan, 19:30ean; eta martxoaren 14an, Eskoriatzako Zaldibar antzokian, 22:30ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button