Nontzeberri

Gasteizko Udalaren Kultura Sailak Fotoarte VI. argazki lehiaketa iragarri du

Fotoarte VI. argazki lehiaketan nahi duen 18 urtetik gorako edonork parte har dezake lehiaketan. Bi lan baino gehiago ez da bidaliko egileko eta originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izango dira lanok.
Argazkia paperean, zuri-beltzean edo koloretan aurkez daiteke. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa eta ezinbestean, 50 x 60 cm-koak izan behar dira eta passe-partout-ean muntatuak. Paperean ez ezik, CD batean ere aurkeztu beharko da kartelaren irudia, JPG formatuan, bai 72 bai 300 dpi-tan (bi artxibo).

Argazkietako bakoitzaren atzeko aldean eta CD-an ere, egilearen izengoitia eta lanaren izena agertuko dira. Lanekin batera gutun-azal itxi bat emango da, kanpoko aldean egilearen izengoitia eta aurkezturiko lanen izenburuak agertuko direlarik; barruan, egilearen izena, helbidea eta telefono-zenbakia. FOTOARTE 2010 argazki lehiaketa idatzi behar da.
Lanak Ibaiondoko gizarte etxera (Landaberde kalea, 31. 01010 Vitoria-Gasteiz) bidalia ahal dira ekainaren 1etik 30era.

Ondorengo sariak ezarri dira: Lehenengo saria: 1000 €; bigarren saria: 700 € eta hirugarren saria: 400 €. Gainera, 2 akzesit ezarri dira, 150 eurokoa bakoitza. Epaimahaiaren epaitza 2010eko uztailaren 15ean jakinaraziko da.

Nontzeberri

Exit mobile version