IKUS-ENTZUN

Film laburren dimentsio berria, “Egunik Laburrena” ekimenaren baitan

Aurten ere,  Bilbo izango da mundu osoko hainbat hiritan ospatzen den film laburraren aldeko Egunik Laburrena ekimenaren egoitzetako bat. Helburua Euskal Herriko film laburraren panoramika eskaintzea da.

Bilboko Udalak, Platanobolígrafo ekoizpen etxeak, Zinebi eta FANT jaialdiek ekimenarekin bat egin dute, eta  hala, asteburu honetan hasita eta 22ra bitartean 78 film labur pantailaratuko dira, film laburren jai handia ospatzeko.

Zine emanaldiak gaur, abenduak 16, hasiko dira Zorrotzako eta Zurbaranbarriko udaltegietan. Beste saio batzuk ere programatu dira Castañoseko eta Santutxuko udaltegietan (abenduaren 19an), San Frantziskoko eta Abandokoan (abenduaren 20an), eta Errekaldekoan (abenduaren 22an).

Pabellón 6k, Gaurik Laburrena saio nagusia jasoko du animaziozko euskal zineari eskainitako sekzio bereziarekin. Horretaz gain fikziozko zineari buruzko saioa bat ere programatu da. Emanaldiak ez ezik, hainbat mahai inguru ere ondu dira zine zuzendari sortzaileenekin: Javier Prieto, Begoña Vicario, Kote Camacho, Iván Miñambres, Norma Vila, Iker Arce, Rubén Salazar, Mikel Rueda eta César Velasco.

Tartean honako tituluak ikusteko aukera egongo da: Lituania, Euskal Harriaren ABDak, Kalebegiak film kolektiboa, The coffee advisors, Cortopote, Pajero, edo Glutamato 2.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button