ARTEA

Prozedura zeramikoen aukera anitzak

Bizkaiko Batzar Nagusietako erakusketa-aretoan, uztailaren 18ra arte, Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko Zeramika, Artea eta Funtzioa Masterra egiten ari diren 14 ikasleren lanak ikusi ahalko dira Lohia izenburupeko erakusketa batean.

Erakusketa horrek buztinen eta prozedura zeramikoen aukera anitzak aztertzen dituen proposamen pertsonal sorta bat bildu du. Lan horiek guztiak sortu dituzte artistak honako hauek dituzue: Mariana Vecchiola, Alicia Tenorio Jiménez, Lora de Tormes, Amaia Saenz de Magarola, Joey Ordóñez, Naia Mira Palacios, Sergio Daneri M- Guzmán, Daniel Lozano, June Larzabal Sanz, Violeta Infante Inzunza, Ikerne Ilarregi Martiarena, Estel Falgás Camps, Jesús Castillo Ballesteros, Jone Blasco Gromaz eta Eba Barrio.

Ikasturte akademikoari amaiera emateko antolatu da Lohia, eskultura eta zeramikazko diseinu kontzeptu berrienari begira egindako sormena. Erakusgai dauden dozenaka piezak “azken urtean egindako prozesu sortzaile, esploratzaile eta esperimentalen parte dira. Prozesu horiei esker, egileek prestakuntza-esperientzia integralak lortu ahal izan dituzte, eta zeramika garaikidearen arloan askoz aukera zabalagoetara zabaldu dira”. Hala, artista bakoitza, bere nortasunaren arabera, “materian, forman, espazioan edo kontzeptuan zentratu da, ordena figuratiboko edo abstraktuko lengoaiak hainbat formatutan erabiliz”.

Diogun bezala, Lohia erakusketa hilaren 18ra arte egongo da zabalik Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan, Bilbon.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button