ARTEA

Agustin Ibarrolaren ‘”Censuras-Zentsurak”, Bilbon

EHU/UPVren Bizkaia Aretoan Agustin Ibarrola artistaren Censuras-Zentsurak izenburuko erakusketa dago ikusgai, otsailaren 28ra arte. Erakusketa ez da artistaren atzera begirakoa, artistaren ibilbidean gertatutako bi une garrantzitsuren inguruko proposamena baizik. Zentsura At jaialdiaren 12. edizioaren baitan egin da.

Batetik, 1961tik 1976ra bitarte, “antifrankista zeneko garaian”, egindako grabatu, kartela, collage eta bestelakoak biltzen dira Censuras izenburupean.

Bestetik, ETAren terrorismoaren aurkako borrokari lotutako obrak daude ikusgai Zentsurak lelopean. “2000ko, 2001eko eta 2003ko atentatuen ostean ateratako Omako Basoaren argazki batzuk ikusi ahal izango dira, baita txanodunak protagonista dituen pinturak, grabatuak eta eskulturak ere”.

Informazio gehiago: ehu.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button