LITERATURA

Fermin Etxegoienek “Totelak” izeneko eleberria kaleratu du

Fermin Etxegoien kazetari eta idazleak Totelak izeneko eleberria kaleratu du Erein argitaletxearekin. Idazle horrenak ere badira, besteak beste, Neurona eta Zeurona saiakera (2004), Autokarabana (2009), Zinegotzia (2013) eta Urpekariak (2015). Kazetari moduan zuzendu dituen azken dokumentalak, Eusten (2020) Covid-19aren izurriteaz, eta Egunak eta Lanak (2019) Euskaltzaindiaren mendeurrenaz.

Totelak bere azken lan hori hibridoa da, eta saiakera eta fikzioa uztartzen ditu, “euskal literaturan ohikoa den auto-pertzepzio ariketaren generoa (nor-gara-gu-zer-gara-gu) ezohiko eremuetara eramateko”.
Erein argitaletxearen hitzetan, “euskal kultura garaikidean ageri diren errealitate mugatzaileak eta fikziozko pertsonaien jarrera kontrajarriak haien aurrean, horra Totelak eleberri hibridoaren gatazka gune nagusia. Bertan, Fermin Etxegoienek kutuntzat dituen hainbat gai aztertu ditu larritasuneraino. Euskara, espainiartasun kulturala, Ruper Ordorika, mikro-geografiak. Euskaldunontzat mugatzaile diren zenbait errealitateren gainean, fikziozko tour de force original, sakon, gordin eta zirikatzailea.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button