ARTEA

Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia

Azaroaren 17, 18, 19 eta 20an, Paper Arte eta Grabatuaren Nazioarteko Jaialdia FIG egingo da Bilbon. Aurten ekimenaren 5. edizioa ospatuko da Euskalduna jauregian.

FIG egitasmoak eskura jarri nahi du artea, eta horretarako Bilbon elkartuko ditu bertoko zein kanpoko galeriak, artistak eta adituak.
Programazioaren barruan, bisita gidatuak, tailerrak, profesionalentzako topaketak, erakustaldiak, eta bestelako hitzorduak ondu dira. Hala, azaroaren 17an,  La mujer y el arte izeneko topaketa antolatu da, non Danae Stratou artista, Sara Gonzalez, Miren Gabantxo eta Petra Joos adituek parte hartuko duten.
Hurrengo egunean, arte eta enpresari dedikaturiko beste mahai-inguru bat ere ondu da honako partaideekin: Rafael Orbegozo, Jose Javier Arteche eta Santiago Vivanco.
Egun hauetan ere, hainbat erakusketa abiatu dira FIG girotzeko. Hala, Zabalgune aretoan, Bizkaia Aretoan, Arte Ederretako Museoan, edota Itsasadarra Itsas Museoan FIG ekimenaren inguruan hainbat arte lan ikusi ahalko dira.
Larunbatean, FIG night izeneko ekitaldian musikarekin batera artearekin gozatu ahalko da gauerdira bitartean.

Programazioa guztia zehaztuta duzue hemen: FIG

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button