ARTEA

Femkultur jaialdiak emakumeen aldeko aldarria egingo du berriz

Martxoaren 9tik 19ra, Iruñean, Femkultur jaialdiak emakumeen aldeko aldarria egingo du berriz, sorkuntza artistiko garaikidearen barnean, haien partaidetza aktiboa sustatzeko helburuz.

Femkultur jaialdiak hemen eta nazioartean ospetsuak diren bost emakume sortzaileren ahotsak bilduko ditu, eta sorkuntza garaikidean duten esperientziaz ere mintzatuko dira. Sortzaileek beren lana eta sorkuntza prozesua nolakoa den azalduko dute sormenezko laborategi, arte-instalazio eta antzerki- nahiz musika-proposamenen bidez.

Jaialdiak “munta handiko gaiak izanen ditu aztergai, hala nola emakumearen aitortza kulturgintzan eta espazio publikoan, arte munduko rol generoak, berdintasuna artegintzan eta ekoizpen intelektualean, edota emakume artisten, zuzendarien, komisarioen, kudeatzaileen eta abarren ahalduntze profesionala.”

Bihar Femkultur Jaialdiaren aurkezpena egiteko Emakume Sortzaileak izeneko mahai-ingurua antolatu da. Bertan, sei sortzaile protagonistek sorkuntza garaikidean emakume gisa dituzten esperientziak kontatuko dituzte; bakoitzak, betiere, bere berezitasunetatik eta arte ikuspegietatik. Hortxe izango dira Alba Heredia, Paula Amor, Alicia Otaegui, Helena Bengoetxea eta Natalia Echeverría. Moderatzailea Nerea Madariaga izango da.

Jaialdiaren barruan antolatu diren hitzordu guztien gaineko informazio zehatza hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button