IKUS-ENTZUN

“Betiko Istorioa” film laburra estreinatuko da gaur

Urtzi Perez (Romo, Getxo, 1978) zinegileak Betiko Istorioa izenburuko film laburra estreinatuko du gaur, hilak 24, Bilboko Pabilioi 6 aretoan. Bi emanaldi izango dira, 20:30ean eta 21:00etan.

Miren Gaztañaga eta Inés García-Cardenal dira aktoreak, eta zuri eta beltzean filmatu du zinegile bizkaitarrak.

Hauxe esan digu Urtzi Perezek gaur estreinatu duen filmaren harira: “Arratsalde arrunt batean gertatuko den istorioa kontatzen du. Parke batean, lanez gainezka dagoen ama bat nekatuta dago alaba egun osoan jolasean ari baita. Egoera horretan, zeinek jartzen ditu mugak? Sarritan, uste dugu gauzak ondo egiten ari garela, baina epe luzera begiratuz gero, etorkizunera, hasiera batean egokia zirudien hori, txarto zuzenduta dagoela ohartuko gara, eta gauzak ondo egin ezean, ondorioak guk geuk jasango ditugu”

Elkarrizketa guztia Nontzeberriren Ezlekuak atalean irakur dezakezue.

Trailer BETIKO ISTORIOA (El cuento de siempre) Subtítulos en Castellano from CARA B Producciones on Vimeo.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button