ARTEA

FotoArte XVII. argazki lehiaketa martxan

FotoArte lehiaketaren bidez jarduera artistikoaren irudiak jasotzen dituzten argazkiak saritu nahi dira. Edizio bakoitzean gai bat aukeratzen da eta aurtengoa Literatura izango da. Lanak onartzeko epea martxoaren 20an amaituko da.

Lehiaketan 18 urtetik gorako edozein pertsonak har dezake parte eta gehienez bi argazki (digitala nahiz laborategikoa, koloretan edo zuri-beltzean) aurkeztu ahal izango ditu. Aurkeztutako proposamenek ezin izango dute izenik izan.

Epaimahaiak jasotako lanen artean 32 lan aukeratuko ditu, eta horien artean, lehiaketaren saridunak izango dira. Hautatutako 32 lan horiekin talde-erakusketa bat antolatuko da bigarren lauhilekoan Gasteizko gizarte etxeetako erakusketa geletan eta udaleko web gunean.

Lehenengo saria 1000 € dira, eta bigarren saria 700 €; Gasteizen bizi diren edo bertan lanean edo ikasten ari diren pertsonek aurkeztutako lanen artean hautatuko den Bertako artista saria 400 € dira. Horretaz gain bi accesit banatuko dira: 150 eurokoa bakoitza.

Maiatzaren 6an argitaratuko da udal web-orrian (www.vitoria-gasteiz.org/fotoartelehiaketa) nortzuk diren saridunak. Bertan, lan irabazleak zein erakusketarako lan hautatuak eta egileak ezagutaraziko dira.

Bestelako datuak hemen kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button