BESTELAKOAK

“Feministaldia”, Kultura Feminista Jaialdia Tabakaleran

Plazandreok-en ekimenez, abenduaren 10etik 15era, Feministaldia garatuko da Tabakaleran, #Okerrak lemapean.

Feministaldiaren Okerrak lelopean “emakume sortzaile, ekintzaile eta abarrek sarri aditu behar izan dute okerretik doazela, lan eta sorkuntza okerrak egiten dituztela. Horregatik, aurten, bide okerrak hartutakoei, identitate, leku jatorria, emakume, gorputz edota arte eta sorkuntza okerrei eman nahi izan diete protagonismoa”.

Egitarau zabala antolatu dute, eta gaur berton abiatuko da 17:00etan Identitate okerrak: iruditeria zabaltzeko, praktika artistikoak txertatu hezkuntzan saioarekin.
Egunotan parte hartuko duten adituak Txakur Gorria, Saioa Olmo, Itsaso Ramonak, Maialen Lujanbio, Iratxe Retolaza, Azahara Ubera Biedma, Txus Garcia, Uxue Alberdi eta Brigitte Vasallo izango dira.

Egunez eguneko programazioa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button