BERTSOTAN

Feminismoa zehar-lerrotzat hartuta eta umorez

Bihar, martxoak 9, Ane Labaka (bertsolaria) eta Beatriz Egizabal (antzerkilaria) bikoteak bertsoa eta bakarrizketa biltzen dituen Erradikalak ginen izeneko ikusgarria egingo dute Irunen, 19:00etan hasita.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko ondu da formatu txikiko antzerki pieza hori.
Euren ahotsetan hala azaldu dituzte ikusgarriaren nondik norakoak: “Erradikalak ginen, gara eta izango gara. Bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenei aurka egitera gatoz.
Lehen aldi hartako pasioz, korseak askatuta, bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsi eta buruberokiak eduki berriz betetzeko gogoz.
“Neska gazte promesa” etiketaz, zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz, intersekzionalitateaz, beldurraz, biolentziaz eta zeharkatzen gaituzten beste hainbat gaiz kantatu eta kontatu nahi dugu.
Feminismoa zehar-lerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio”.

Lanku Bekaren saria eskuratu zuten Ane Labaka bertsolariak eta Beatriz Egizabal ipuin kontalariak Erradikalak gara izeneko lanarengatik. Lehen aldiz jarri zuen martxan Lanku Kultur Zerbitzuak bertso edukien sormenerako beka hori, batetik, bertsolaritza muinean duten emanaldi berriak sortzeko eta laguntzeko, eta bestetik, sortzaileen eta Lankuren arteko elkarlana sustatzeko ere bai.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button