BERTSOTAN

Bertxoko sariketaren finala

Bertxoko sariketaren finala asteburu honetako ostiralean izango da, azaroak 25. Aramaioko Iturrieta Sagardotegian egingo den bertso-afariaren bidez egingo da finala, izan ere, saioa afalostean hasiko da (afaria 20:30ean, saioa 22:30 inguruan).

Zaleez gain bilduko diren artista bertsolariak Ekaitz Samaniego (Gasteiz), Peio Ormazabal (Arrigorriaga), Ander Solozabal (Gasteiz), Ane Labaka (Lasarte), Izar Mendiguren (Laudio) eta Manex Mantxola (Urretxu) izango dira. Aurkezleak Iñaki Agirre eta Manex Viñaspre izango dira.

Adi! autobusa dohainik izango da Gasteiztik joateko (19:00etan Aguraingo Fueros taberna eta 19:30etan Gasteizko Iparralde Gizarte Etxearen aurrean).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button