ESZENA

Uda-gau bateko ametsa

William Shakespeare hil zela 400. urteurrena den honetan, Donostia 2016 Fundazioak eta Tanttaka Teatroak ekoitzia, bere lan adierazgarrienetako baten eszenatoki bihurtuko da Cristina Enea parkea ekainaren 21etik aurrera: Uda-gau bateko ametsa. Iñaki Rikarte eta Fernando Bernués dira zuzendariak eta Patxo Telleriak egin du egokitzapena.

Antzerkia, dantza, musika eta gastronomia elkartzen dituen ikuskizun magiko eta errepika-ezin honetan publikoa ikuskizunaren parte izango da hasiera-hasieratik, izan ere, Hermia eta Demetrioren ezteietako otorduko gonbidatu bihurtuko dira bertaratzen direnak. Behin gaua iristean, kriseilua eskuan, Cristina Eneako baso liluragarriko bazter eta bidexka harrigarrietan barna abiatuko dira, maitagarriz eta sorginkeriaz, maitasunez eta desengainuz beteriko mundu batean murgiltzeko.

Euskarazko emanaldien datak honakoak izango dira: ekainaren 21, 24, 29 eta 30ean, eta uztailaren 7, 8, 15, 16, 23 eta 24ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button