EHU/UPVko Arte Ederren Fakultateak Antartidan egoiliar artistiko aritzeko bekaren deialdia zabaldu du, kontinente antartikoarekin eta teknologiarekin lotutako egitasmo artistikoa garatzeko. Technarte eta Argentinako Errepublikako Antartikoaren Zuzendaritza Nazionaleko Kultura Programarekin lankidetzan abiatu du beka UPV/EHUk.
Programaren bitartez, UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateko 10 ikasle bekadunek 20 eta 40 egun bitarte igaroko dituzte Antartikoan, eguraldiaren arabera, eta garatu beharreko proiektua edozein arte-diziplinatakoa izango da, baina lurralde antartikoarekin harreman zuzena izan beharko du. Horretaz gainera, proiektuak teknologia berriak baliatu beharko ditu.
Dokumentazioa aurkezteko epea hauxe da: maiatzaren 11ra arte, Dekanotzaren bulegoetan. Epaimahaiaren ebazpena, berriz, ekainean jakinaraziko da, eta bekaren iraupena 2015eko urritik eta azarora bitarte izango da, betiere, eskualdeko klimaren arabera.
Oinarriei buruzko xehetasun guztiak: ehu.es