IKUS-ENTZUN

FANTek 2023ko ediziorako filmak aurkezteko epea zabaldu du

Bilboko Udalak antolatutako Bilboko Zinemaldi Fantastikoak datorren urteko maiatzaren 5etik 13ra ospatuko da, eta lan berriaz jasotzeko asmoz, bertan parte hartzeko epea zabaldu du otsailaren 5era arte.

Datorren urteko edizioan FANT Zinemaldiak bere sariei eutsiko die film luzeen arloan: Sail Ofizialeko Film Luzerik Onenaren Sariak 3.500 euroko saria izango du, eta Panorama Fantastikoa Saileko Film Luzerik Onenaren Saria, 2.250 eurokoa izango da.
Bestalde, Sail Ofizialean, Film Labur Onenaren Sariak (epaimahaiaren irizpidearen eta publikoaren irizpidearen arabera) 3.000 eurokoak izango dira, eta Euskal Film Labur Onenaren Saria, 2.000 eurokoa. Panorama Fantastikoa Saileko Film Labur Onenak 1.500 euroko saria jasoko du.

Gainera, Jaialdiak Sail Ofizialeko film luzeen ohorezko sariak mantenduko ditu: Euskal Gidoilarien Elkarteak emandako Gidoi Onenaren Saria eta Zuzendaritza Berritzaileenaren Saria, FAS Cine Clubak ematen duena; baita Publikoaren Saria Sail Ofizialeko Film Luze Onenari ere.

Zinemaldi Fantastikoak ere bere Fantrobia Saria emango du. Edizio bakoitzean, azken urteotan fantasiazko zinema-generoan goraka doan balioa ordezkatzen duen pertsona bati ematen zaio sari hori.

Lanak aurkezteko prozesuaren oinarriak eta xehetasun guztiak www.fantbilbao.eus webgunean dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.