Bilboko Zinemaldi Fantastikoa datorren maiatzaren 3an hasiko da, eta bertan emango diren film laburrak aurkeztu egin dira. Hala, Film Laburren Sail Ofizialak 22 lan proiektatuko ditu, 13 euskal film laburrei eskainitako saioan eta beste 9 nazioarteko saioan.
Jaialdiak beti egin du film laburren aldeko apustua, eta aurten ere, bere 30. urteurren honetan toki berezia izango dute film laburrek.
Hortaz, Sail Ofizialean nazioarteko film labur hauek egongo dira: Ahora vuelvo (2023, ESP, Lucas Paulino, Gabe Ibañez); Alicia (2023, ESP, Tony Morales); La Ley del más fuerte (2023, ESP, Raúl Monge); Los cómplices (2023, ESP, Alberto Evangelio); Mi zona (2023, ESP, Cristian Beteta); Prends Chair (2023 Frantza, Armin Assadipour); Shé (Snake) (2023, Erresuma Batua – Estatu Batuak, Renee Zhan); Stop Dead (2023, Erresuma Batua, Emily Greenwood); eta White Ant (2023, Erresuma batua – India, Shalini Adnani).
Beste aldetik, Sail Ofizialean euskal filmak ere pantailaratuko dira. Hauek: Betiko gaua (2023, Eneko Sagardoy); Betizu buru (2023, Kim Maiteny); Conej Steps out (2023, Pablo Río); Deadly Draw (2023, Nitya López); Europa (2023, Ekain Irigoien); Extrema gravedad (2023, Lorenzo Ayuso); Feminancy (2023, Uxuri Etxegia Etxebeste); Hado (2023, Rubi Rock); Jende arrotza (2023, Imanol Ortiz López); Nada de nada (2023, Gastón Haag); Ni lobos ni corderos (2024, José Luis Acosta); To bird or not to bird (2023, Martín Romero); eta Txotxongiloa (2023, Sonia Estévez).
Panorama Fantastikoa Laburrean atalean ere beste bederatzi film emango dira.
Aurten, FANTeko Sail Ofizialeko epaimahaia honako hauek osatuko dute: Ana Hormaetxea, Nafarroako Unibertsitatean Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziaduna; Chris Oosterom, Amsterdamgo Imagine Fantastic Film Festivaleko zuzendaria; eta Araceli Péres-Rastrilla ekoizlea.