IKUS-ENTZUN

FANT-ek Aura Garrido aktorea sarituko du

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak Aura Garrido aktoreari emango dio Fantrobia saria bere 19. edizioan. Izan ere, sari hori azken urteetan genero fantastikoan nabarmendu den profesional bati ematen dio urtero jaialdiak.

Hala, sariak aktore madrildarrak genero fantastikoko filmetan egin duen lana nabarmendu nahi du, esaterako Orio Pauloren El Cuerpo filmean eginiko lana.

Aura Garridok 23 urte baino ez dituen arren, ibilbide luzea du egin du zinean eta telebistan. Hala, telesail arrakastatsuetan parte hartu du, tartean, Física y química, La pecera de Eva, eta  Crematorio. Zineari dagokionez, orain arte sei pelikuletan parte hartu du, azkenengoa sail fantastikoaren baitan dagoen El Cuerpo (Oriol Paulo, 2010). Oraindik estreinatzear dauden Stockholm (2012) eta Viral (2012) filmetan ere parte hartu du.

Bestalde, iragan ostiralean, martxoak 15ean, amaitu zen 2013ko edizio honetan lehiaketara aurkeztu daitezkeen filmak aurkezteko epea. Edizio honek 482 film jaso ditu, iaz baino 50 gehiago, mundu osoko 37 herrialdetatik bidaliak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button