MUSIKA

Capsulak disko berria plazaratuko du martxoaren 7an

In The Land of Silver Souls, martxoan kaleratuko duten Capsularen disko berria, John Agnellok (Dinosaur Jr., Sonic Youth, The Ponys, eta abar) ekoitzi du Brooklyneko Headgear estudioetan. Santi Garcia (Sant Feliuko Ultramarinos Costrabrava estudioa) ekoizle katalanak ere parte hartu du ekoizpenean. Masterizazioaz, berriz, John Golden arduratu da (Golden Studios, Ventura, Kalifornia).

Taldeak, lan horretako Hit N Miss doinua zale guztien eskura jarri du doan. Hemen entzun daiteke.

Capsularen inguru naturala zuzenekoa dela aintzat hartuz, orain arte ehunka kontzertu eskaini dituzte, laster disko berria aurkezteko bira zabala egiteari ekingo diete. Hil honetan, jada, hiru kontzertu eskaini dituzte Frantzian. Martxoaren 11n Bilboko Santana aretoan izango dira Bilbao Rock City Festival jaialdian; matxoaren 16tik 20ra AEBetako Austin hirian egiten den SXSW jaialdian; apirilaren 7an Bilboko Campos Eliseos Antzokian; apirilaren 14an Bartzelonaklo Apolo 2 aretoan; apirilaren 15ean Zaragozako Lopez aretoan; eta maiatzaren 14an Madrileko Wurlitzer Ballroom aretoan.

BCore diskoetxeak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button