BESTELAKOAK

“Proklama #7”, Artium museoan

Rosa Casado-k & Mike Brookes-ek koordinatua, irailaren 12tik 17ra bitartean Lantegi eta topaketa performatiboen programa garatzen ari da Gasteizko Artium museoan.

Hainbat kontu landu nahi dira programaren barruan. Antolatzaileek hala adierazi nahi izan dute: “…Zerbait modu argian eta jendaurrean esatea. Gobernu bat edota gertakizun bat hotsandiz adieraztea. Proklama topaketa sorta honekin lantegi- eta topaketa-programa batekin jarraituko dugu Gasteizen, eta galdera honetara itzuliko gara: Gu, herria, zein neurritan da ariketa performatibo bat? Gu herria herriaren subiranotasun modu baten enblematzat jotzen dugun esapide bat da, zeinak inplikatzen baitu pertsonek modu politiko anitzean elkar daitezkeela eta elkar izenda dezaketela.”

Aste honetan Zelatan, arrasto bila, miaka: etorkizuna partekatzen izeneko tailerra garatzen ari da. Irailaren 15ean 16an eta 17an Tango eta milonga periferikoa izeneko saioa burutuko du Federica Folcok. Eta ostiralean, Itsaso Iribarren-en eta Germán de la Riva-ren performancea izango da, 20:30ean: Mugara hurbiltzea.

Informazio gehiago Artiumen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button