LITERATURA

“Eztabaidak Literaturarekin” zikloak autofikzioa izango du ardatz

Gaur berton, hilak 17, Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunean Eztabaidak literaturarekin zikloaren beste emanaldi bat antolatu da. Oraingoan, autofikzioa izango du ardatz eta bertan Paula Bonet eta Cristina Fallaras idazleek hartuko dute parte. Horiekin batera, Monica Crespo idazlea moderatzaile izango da. Hitzordua 19:00etan hasiko da.

Saioan literaturaren inguruan erabiltzen dituzten erreferente literario eta/edo artistikoak; genero literario desberdinen artean ibiltzeko zailtasunak; eta idazteko orduan une bakoitzean bizi dituzten bizipenek eta esperientzia intimoek nola eragiten dieten aztertuko dute aipaturiko bi adituek.

Cristina Fallaras idazlea eta kazetaria da, eta emakumearen eskubideak defendatzeagatik eta Memoria Historikoaren aldeko aktibismoagatik da ezaguna. Gaur egun analista politikoa da telebistan eta Público egunkarian. Liburu hauek argitaratu ditu: Rupturas (2003), No acaba la noche (2006), Las niñas perdidas (2011), Honrarás a tu padre y a tu madre (2018) edo Posibilidad de un nido (2020).

Paula Bonet, artista eta idazle valentziarra, Arte Ederretan lizentziatua da Valentziako Unibertsitate Politeknikoan, eta New Yorkeko NYUn, Txileko Santiagoko UPCn eta Italiako Dedalo Arten osatu du bere prestakuntza. Diari Ara, El País eta Eldiario.es egunkarietan kolaboratzeaz gain, La Anguila (2021) liburuaren egilea da.

Mónica Crespo idazketa-tailer sortzaileetako irakaslea da, UNEDeko irakasle-tutorea eta idazlea. Espainian argitaratutako Ipuin Liburu Onenaren 2018ko XV. Setenil Sariko finalista izan da, eta Tigre Juan 2018ko 40. sariko finalista ere bai, Las madres secretas (2017) liburuarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button