ARTEA

“Cotidianas”, sormen prozesuak eta feminismoak

Ikerlan feminista garaikideen inguruko programa abiatuko da Bilboko Alondegian, ekainaren 11tik 14ra; egitarau horren baitan, makina bat diziplina zeharkatzen dituzten sormen adierazpideak jorratuko dira: arkitektura, ekonomia kritikoa, ikerlan kulturalak, hacktibismoa…

Programa hori askotariko ekitaldietan gauzatuko da, tartean, performanceak, tailerrak, esperientzien mahaiak, ikus-entzunezko praktikak, edo topaketak. Horien bitartez, gainera, hainbat gai jorratuko dituzte: prekarietatea, Do It Yourself filosofia, egungo ekoizpen artistikoa, eta abar.

Sormen egitarau feminista, Jara Cosculluela eta Blanca Ortiga ondu dute, hainbat elkarte eta erakunderekin lankidetzan: Nouvelle Basque (Bilbo) eta Lata de Zinc (Asturies) kolektiboak, Injuve, Bilboko Alondegia eta BilbaoEszena.

Programa horren baitan izango diren hitzordu batzuk hauexek dira: A la hora del té eta Volveré cuando las cosas se aclaren dantza ikuskizunak; The Abbys-en kontzertu edo BodyNoise|Sex Hacking performancea.

Egitarau osoa: alhondigabilbao.com.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button