Nontzeberri

Arantza Gabinoren koadroak eta grabatuak, Donostian

Arantza Gabinok Teknika mistoa eta grabatua izenburuko erakusketa jarri du Donostiako Boulevard Aretoetan. Erakusketa zabalik dago abenduaren 1a arte.

Janine Gore arte-historialariaren esanetan, “(Arantza Gabinoren) koadroei eta grabatuei erreparatuta, museo batean historiaurreko artefaktu bat aurkitzen dugunean sentitzen dugun zirrara bera sentituko dugu; objektua arrotza eta, aldi berean, oso ezaguna egingo zaigu”.

Sentsazio hori prozesu artistiko zehatz eta gozamenezko baten emaitza da, eta prozesu horretan, eraiki ez ezik, suntsitu ere egiten du, “denboraren igarotzea antzeratzen duen grattage prozesu baten bitartez”.

Bere grabatuetan kobrezko xaflak erabiltzen ditu, “behe-erliebean eginiko eskulturen antza hartzen dute”. Teknika mistoko koadroetan, berriz, papera kobrea bailitzan erabiltzen du.

Exit mobile version