ARTEA

“Herri musikaren artisauak” erakusketa amaitzear da San Telmo Museoan

San Telmo Museoan, Herri musikaren artisauak izeneko erakusketa amaitzear da, izan ere, ekainaren 29ra arte luzatuko da. Atzokoak gaur. Lanbide tradizionalak programaren barruan, euskal soinu-tresna tradizionalen egileak hartu dira kontuan oraingo honetan.

Erakusketak ofizioa ezagutarazi eta musika-tresnen biziraupenean eta garapenean egindako ekarpenak erakutsiko ditu, baita tresna horien eraikuntza prozesuak ere. Musika-tresna ezberdinak hurbiletik ikusteko parada egongo da, hala nola, txistua, xirula, alboka, dultzaina, txalaparta eta perkusio instrumentuak.

Erakusketa honek “gure herri-musikan garapen bereziena izan duten soinu-tresnetan eta horien artisau egileetan jartzen du begirada: txistua, alboka, dultzaina, txalaparta… Hautatutako soinu-tresnak transmisio kate luze baten ondorioa dira, eta azken mendean artisauen eskutik etorri diren ekarpenak eta garapen teknikoak erakusten dituzte: material berrien hautaketa, lanerako tresnen garapena, hots eta afinazioaren hobekuntza, tresnen tesitura zabaltzearen ondorioz musika erabilera aukerak handitzea…Ekarpen horiek ahalbidetu dute, neurri handi batean, soinu-tresna horiek garai berrietara egokitzea, tradizioa bizirik mantenduz.”

Ofizio hau hobeto ezagutzeko museoak erakustaldiak, hitzaldiak, kontzertuak eta haur eta familientzako tailerrak antolatu ditu, eta adibidez, Tradizioaren biziberritzea izenburupean, Juan Mari Beltran, Ibon Koteron, eta Harkaitz Martínez de San Vicente adituek mintzaldia eskaini zuten.

Informazio gehiagorako: San Telmo Museoa

Show More

Related Articles

Back to top button