
Nafarroako Filmotekarentzat beti egon dira derrigor ikusi beharreko film batzuk, programazioan finkatutako Ezinbesteko zinema izeneko ziklo batean sartzen dituenak. Ziklo hori bidean da orain, ostiralero.
“Filmen aurkezpenari ordena kronologikoan eta hamarkada bakoitzeko film baten arabera eutsiko diogu, zinemak bere historian zehar izan duen bilakaera modu naturalean jarraitzeko.”
Urtarrilaren azken egunean pantailaratu zen filmaren ostean, gaur, hilak 7, René Clair zuzendariaren Le silence est d’or izeneko filma proiektatuko da. “Zinemaren hasieran, Émile, berrogeita hamar urte inguruko film laburren zuzendaria, aktore gazte batez maiteminduko da. Neska hau Émileren laguntzaileetako batekin maitemintzen denean, Émile gaztetasunak garaitu egin duela konturatuko da. filmak hainbat sari jaso zituen: Locarnoko Zinemaldiaren irabazlea Film eta Zuzendari Onena, eta Frantziako Zinema Kritikarien Sindikatuaren Sarietan Film Onenaren Saria.
Otsailaren 28ra bitartean bertako pantailan emango diren lanak zeintzuk diren ikusteko: Nafarroako Filmoteka.



