
Espainiako eta Portugaleko hainbat hiritan ibili ostean, EZEZEZ zuzenean arituko da gaur, hilak 14, Italiako Lucca hirian hasita duten bira luzearen barruan. Uztailaren 20ra bitartean, Bilboko taldeak makina bat kontzertu ditu Italian programaturik.
EZEZEZ laukote bilbotarrak joan den urtean kaleraturiko Kabakriba disko berria ari dira zabaltzen toki orotan. EZEZEZ 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.
Horren ostean, Kabakriba kaleratu du taldeak, estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egiten ari dira eta oraindik aurretik hitzordu dezente dute.
Azken asteetan berriz albiste izan dira Zaunk izeneko kanta eta bideoklip berria kaleratu dituelako taldeak. Kanta potentea, Zaunk!
Diogun moduan taldeak Lucca (hilak 14), Bergamo (hilak 15), Faenza (hilak 16), Ferrara (hilak 17), Ancona (hilak 18) eta Bologna (hilak 20) hiriak bisitatuko ditu.



