MUSIKA

Ezezez eta Aposapo taldeak Bermeoko Kafe Antzokian

Ezezez laukote bilbotarrak Kabakriba lan berria kaleratu du, eta Bermeon aurkeztuko dute larunbatean, hilak 30.  Horien ostean Aposapo taldea arituko da.

Ezezez 2022 urte inguruan eratu zen Unai Madariagaren bultzadaz, honek disko bat kaleratu ostean. Sasoi hartan sorturiko kantuak ingelesez egiten zituen taldeak, baina hizkuntza hori aparte utzi eta euskaraz kantatzen hasi ziren. Aldaketa horrekin batera etorri zen Katuzaldia diskoa, bira luze batean makina bat jaialdi, herri eta hiritan zabaldu zutena, eta sekulako kritika onak jaso zituena.
Orain, Kabakriba kaleratu dute, taldearen estudioko hirugarren diskoa. Lan berria zabaltzeko bira luzea egingo dute uda ostera arte; Paris ere bisitatuko du taldeak, bai eta Azkena Rock jaialdia eta Andoaingo Rock jaialdia ere.

Ezezez kontzertu potentearen ostean Aposapo arituko da. Urdaibaikoak dira Aposapo taldeko kideak. Azaroan kaleratu dute lehen EPa berria. Stoner musika eta atmosfera psikodelikoak nahasten dituzte, “riff astunak, abesti batetik besterako zubiak, kalitatea eta segurtasuna oholtzan”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button