ESZENA

Deabru Beltzak konpainiak "The Wolves" bere azken lana aurkeztu du

The Wolves da Deabru Beltzak taldeak ekoiztu duen kale antzerkiaren ikuskizun berriaren izena. Hamelingo txirularia-ren adaptazio distortsionatu eta berezi baten aurrean gaude. Kale ikuskizun berri honetako ardatzak musika eta, batez ere, metalezko txotxongilo erraldoiak, artikulatuak eta sofistikatuak dira. Taldeak efektu txundigarri eta bereziak lortuko ditu lan honen protagonista hauekin.

Ostoak dira pertsonaiak, eta gauez, kalean, musikarekin, zerbait erakargarri eta era berean beldurgarria agertuko da jendearen begien aurrean. Obran, robotika, elektronika, argiztapenak uztartzen dira modu deigarrian eta dena ilunpean, baina helburua ez da beldurtzea, baizik eta ikusleen artean arreta bereganatzea eta ikuskizunean parte hartzea.
Esan daiteke, Deabru Beltzak konpainiak orain arte sortu duen lanik anbiziokoena da, txundigarriena. Kasu honetan, Bretainiako Centre National des Arts de la Rue Le Fourneau entitatearekin ekoiztu da lana.

Esan dugun bezala, martxoaren 5ean ustekabe ederra sortuko du obra honek Bilboko Kale Nagusian egingo den desfilean, baina gero hainbat jaialditan parte hartzekoa da. Izan ere, aurkezpen ofiziala Britainia Handiko Norfolk & Norwich jaialdian egingo da maiatzaren 6an, baina berton, Kaleszena jaialdiaren barruan, apirilaren 23an aurrestreinaldia egongo da.

Garbitxu aktoreak esan duen bezala, "eguna heldu da, bidea oso luzea izan da baina azkenean hemen dago The Wolves".
Galduko duzue?

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button