BERTSOTAN

“Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Legution

Ez da kasualitatea saioa antolatu dute gaur arratsaldean, Legutioko Kultur Etxean. Oraingo honetan, bertsotan arituko direnak Uxue Alberdi, Miren Amuriza, eta Onintza Enbeita izango dira, eta bertan ere, Ixak Arruti eta Gari Otamendi musikariak juntatuko dira. Gai-jartzaile lanetan Idoia Anzorandia ibiliko da.

Ez da kasualitatea saioko bertsolariak eta gai-jartzailea emakumezkoak izaten dira. Izenburuaren zergatia ondo ulertzen da protagonistek adierazitako ondoko lerroetan: “Hortik izenburua, oraindik, zoritxarrez, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Denok emakumeak izate horretan nahitaez dago intentzio bat. Gure helburua noizbait halako saioak kasualitatez, urteko edozein egunetan eta pentsatu gabe ere irtetea litzateke, baina bitartean intentzio osoz antolatzen dugu Ez da kasualitatea: umorea, jolasa, gogoeta, emakumeon arteko konplizitatea, musika eta bertsoa uztartzen dituen saioa”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button