ARTEA

“Bat-bateko idazketa”, Joxan Iza eta Pablo Stinus lankidetzan

Donostiako Arteko galeriak eta Pauko Unibertsitateak (Bibliothéque Universitaire Droit Lettres de l´UPPA, Pau) Bat-bateko idazketa proiektua abiatu dute elkarlanean: literatura eta plastika batzen dituen egitasmoa da, genero literario inprobisatuan.

Bertan, artistek eta ikasleek parte hartu dute. Hala, egitasmoak bi zati ditu: batetik, Pauko unibertsitatean ikasleekin egingo den tailerra; eta, bestetik, egitasmoaren inguruko erakusketa, zeina asteazkenean, apirilak 10, inauguratuko den Artekon, eta maiatzaren 4a bitarte egongo den zabalik.

Proiektuak Joxan Iza (Bergara, 1961) artistaren Kalegrafietanzehar erakusketan du jatorria. Erakusketa hori 2011ko udan aurkeztu zen Arteko galerian. Pablo Estinus idazleak Izaren lan piktorikoak ikusi zituenean, obraren gaineko testu espontaneoak idatzi zituen.

Bestalde Izak eta Stinusek egitasmoa aurkeztuko dute Pauko Unibertsitatean. Horretarako tailerra egingo dute: gaztelania ikasten duten ikasleek Stinusen testuak itzuliko dituzte frantsesera eta gero jatorriko testuekin alderatu. Bigarren fase batean, Izaren obren inguruko testuak egingo dituzte.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button