ESZENA

Sexu-identitate dibergenteak

Gaur, martxoak 3, 19:00etan, Bilboko La Fundicion aretoan, eta Zinegoak jaialdiarekin elkarlanean, Galiziatik datorren Vacaburra kolektiboak Metodologías Carroñeras para Cuerpos Invertidos izeneko pieza egingo du.

Lan horrek “sexu-identitate dibergenteak eraikitzean mekanismo eszenikoen funtzionamendua ikertzen du, hizkuntza eszeniko berrietan sexu-aniztasuna garatzeko tresna estetikoak eta ideologikoak hurbiltzen saiatzen da eta antzezpen eszenikoaren bitartez heteroaraua eta genero bitarrak nola jarri zalantzan” aztertzen du.

Bi artista bildu dira horretarako: Andrea Quintana eta Gena Baamonde. Haiek beren kezkak eta ibilbideak elkartu dituzte sormen eszeniko eta koreografikoaren inguruan proiektu erkide batean.
“Jardun mugakideak interesgarritzat jotzen ditugunez, esanahi itxiko proposamenez ihes egiten dugu. Guretzat agertokia jokorako eremua da, eta galderak egiten dituzten material porotsuekin lan egin nahi dugu. Gure interesa hutsuneetan eta inguruetan dago, non gorputza den eragile nagusi eta gure sormenen ardatz. Gure iritziz, aurrerapauso geldiezinean, Vacaburra ahaleginaren ahalegina, dantza etengabe eta pertseberantzia-bidea da. Larreko hesia jauztea, hormetan arrakalak irekitzea, indar basatia.”

Vacaburra 2019an sortu zenetik, zenbait proiektu gauzatu ditu hainbat formatutan: Metodologías Carroñeras para Cuerpos Invertidos, Lo raro es que bailar sea raro (Antzerki eta Auditoriumen Espainiako Sareak gomendatutako ikuskizuna), Extravíos (kaleko lana), eta Festina Lente (Galiziako Koreografia Zentroarekin batera ekoitzitakoa).

Show More

Related Articles

Back to top button