ARTEA

“Ez bilatu argia” Aitor Renteria artistaren erakusketa, Gasteizen

Vital Fundazioa erakusketa-zentroan Aitor Renteria artistak Ez bilatu argia izeneko erakusketa paratu du datorren otsailaren 4ra bitartean. Bertako sorkuntzak isiltasunaz, hutsuneaz, isolamenduaz eta intenporalitateaz ari dira.

Vital Fundazioak zabaldu duenez, “Aitor Renteriak azken urteotan landu dituen hainbat serieren bukaera diren lan sortu berriak bildu ditu. Bere lana isiltasuna, hutsunea, isolamendua edo intenporalitatea bezalako kontzeptuetan oinarritzen da, eta pinturaren, kolorearen eta formaren alderdirik funtsezkoenetan zentratzen da, abstrakzioa eta figurazioa bereizi gabe. Gainera, hainbat teknika erabiltzen dira: akrilikoa, akuarela edo klarionak, zenbait euskarrien gainean, esaterako papera, zura, aluminioa edo metakrilatoa”.

Erakusketaren titulua Ez bilatu argia da, galdera bati erantzun gisan, agian: “Zergatik bilatu argia koadro batean? Zergatik irudikatu espazioa gainazal lau batean? Zein da bi dimentsioko lan baten eta hiru dimentsioko lan baten arteko muga? Edo, zergatik gailentzen da grisa?”.

Aitor Renteria (Donostia 1967) Euskal Herriko Unibertsitatean Artean graduatua da, Pintura eta Arte Grafikoa espezialitatean. Erakusketa ugari egin ditu (Sevillako World Trade Center, Bilboko Itsas Museoa, Finlandiako edo Mexikoko Akuarelako Bienalak, etab.) eta bere lanak sari eta aipamen ugari jaso ditu (Lopez Villaseñor, Manzanares Hiria, Gijongo Jovellanos Ateneoa edo Bartzelonako Museo Olinpikoa, besteak beste).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button