IKUS-ENTZUN

Zinemaren historian ezinbesteko filmak

Azkuna Zentroan Classique = Moderne zikloaren bigarren zatia duzue martxan, non ezinbesteko filmak -gehienbat zinemaren historian duten garrantziagatik, eta ez zuzendu dituztenen garrantziagatik- pantailaratuko diren.

Zikloa Japoniako zinemako bi maisuren lanik bikainenekin hasi da. Joan den astean Kenji Mizoguchi-ren Ugetsu monogatari (Ilargi zurbilaren ipuinak) eman zuten, eta gaur,  Yasujiro Ozu-ren Tokyo monogatari (Tokioko ipuinak) pantailaratuko dute.
“Ranking guztien arabera filmik onenetako bat da Tokyo monogatari, eta, hari esker, Yasujiro Ozu zinemaren historiako zuzendaririk garrantzitsuenetako bat da”. Urtarrilaren 23an berriz pantailaratuko da kultuzko lan hori.

Datorren astean, 28an, Robert Bresson-en erreferentziazko lan bat: Pickpocket (1959). “Nouvelle Vague-n eragin handia izan zuen, eta Paul Schrader zuzendariak sarritan omendu zuen”.

Datozen saio guztien gaineko informazioa: Azkuna Zentroa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Back to top button