ARTEA

“Expodistrito” programak sei erakusketa eroango ditu Bilboko auzoetara

Gaur berton, urtarrilak 12, Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloa abiatuko da Ander Gomez Miranda (pintura), Victoria Escalada (pintura), Javier Merino (argazkia) eta Jose Angel Tejero (pintura) artisten eskutik.

Pintura eta argazki erakusketak Abando, Begoña, Castaños, Otxarkoaga, San Inazio eta San Frantzisko auzoetara hurbilduko ditu ekimenak, eta barrutietako udaltegi horietan, datorren apirilera arte bisitatu ahalko dira.

Ander Gomez Mirandak Pasión y Carencia titulupean gizakiaren irudia eta haren psikologia agertzen ditu, ikuspegi, kontzeptu eta teknika ezberdinekin. Victoria Escaladaren pinturak olioz eta erretratuz daude osatua, eta ura izaten da elementu nagusia. Javier Merinok Flujo izeneko lana aurkeztu du. Proiektu horrek bidaia bat egiten den hasierako ziurgabetasuna erakusten du, eta hau bezalako galderak planteatzen ditu: zerk eragiten duen bidaia hori esperientzia erabat ez-ziurra izatea? Azkenik, Jose Angel Tejeroren obrak olio puntillistaren teknikarekin daude eginak, horrela margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen da.

Erakusketa horiez aparte, UNICEFen Bizitza erresilienteak erakusketa kolektiboa ere antolatu da. Mauritaniako haurren erretratuen 18 argazkik eta 25 proiekturen azalpen-proposamen batek osatzen dute erakusketa. Proiektu horien izaerak eta edukiak COVID-19 delakoaren eraginaren aurrean bizi dugun prozesu historikoaz aztertzen eta hausnartzen dute.

Erakusketa guztiak dohainik dira eta bisita ordutegiak www.kulturabarrutik.eus  helbidean kontsultatu ahal dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button