ARTEA

Existentzia eta existentziarik eza

Gaur berton, irailak 16, Bilboko La Taller galerian, Gabriela Kraviez artistaren Zeren eta maitasunak,…, guk uste duguna baino geometria apur bat gehiago nahi duen izeneko erakusketa abiatuko da. Erakusketa hau aurtengo martxoaren 20rako zegoen programatuta, baina konfinamenduaren ondorioz bertan behera utzi eta atzeratu egin behar izan zuten. Gaur egungo egoeran, eta inaugurazioen ordez, irailaren 16an (asteazkena), 17an (osteguna) eta 18an (ostirala), 18:00etatik 21:00etara, erakusketa talde txikietan bisitatu ahal izango da artistarekin batera.

Gabriela Kraviezen lanak zirrikituaren espazio ezegonkorra arakatzen du, zerbait gerta daitekeen irekitze hori. “Muga ehun gisa, elkarlotze moduan pentsatzea; barnealdearen eta kanpoaldearen arteko elkarrekintza sortuz, inklusioa eta bazterketa, existentzia eta existentziarik eza, teoria eta praktikaren arteko elkarrekintza sortuz. Ehuna, egitura abstraktuen eredu gisa erabiltzen du artistak, marrazteko eta margotzeko; ehun politikoa, geografikoa, kulturala eta estetikoa. Ehuna, testuaren eta arkitekturaren jatorri gisa, gorputza eta genero-estereotipoa aipatzen dituen ehuna”.

Artistaren praktika, marrazki, pintura, bideo eta testuez osatua dago, eta lan egiterakoan materialen eta baliabideen ekonomiari erreparatzen dio, bere jarrera estetiko, poetiko eta ekonomikoa berezia baita.

Gabriela Kraviez (Buenos Aires) artistak Paris eta Donostia artean bizi eta lan egiten du. Parisko Arte Ederretako diplomaduna da gainera.
Makina bat erakusketaren sortzaile porrokatua da, tartean,  Zeru bat, Hamaika Bide, Artium; Ruido como piedra en el neumático izquierda, Halfhouse, Bartzelona;  Sortzea, ez errepikatzea, Artium Bildumaren lan grafikoak; Théâtre du temps, La Taller galeria, Bilbo;  Drawing room, Madril, ….

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu