BESTELAKOAK

“Everest: Herri oso bat gailurrean” komikia, zirraragarria

Bilbao Mendi Film Festivalak harribitxia aurkeztu du: Everest: Herri oso bat gailurrean (Sua Edizioak) komikia, 1974ean eta 1980ean euskaldunek munduko gailurrera egin zituzten espedizioen kontaketa marraztua. Cesar Llagunok egin ditu marrazkiak eta Ramon Olasagasti idazleak gidoia eta testuak. Komikiarekin batera, atzo, Bilboko Euskal Museoan komikiaren prozesua islatzen duen erakusketa bat abiatu zen. Aurkezpenean, Luis Mari Petxu Sainz de Olazagoitia, Angel Lerma, Txomin Uriarte, Kike de Pablo, Felipe Uriarte eta Luis Mari Abalde espedizio-kideak izan ziren.

Euskal Herria osoak igo zuen 1980ko maiatzaren 14an munduko mendirik altuenera. Espedizio eta Everesteko igoera hura euskal mendizaletasunaren mugarri nagusietako bat zen. Guztiok bizi izan genituen Martin Zabaletak eta Pasang Temba sherpak jasandako alturako trantzeak munduko gailur altuenaren tontorra zapaldu zutenean.
Espedizio horren historia beste formatu batean heldu zaigu oraingoan Mendi Film Festivalek eta SUA edizioak argitaletxeak egin dute elkarlanaren fruitu.

Komiki fisikoaz gain, erakusketa ere zabaldu dute Bilboko Euskal Museoan, urtarrilaren 31ra arte. Hainbat paneletan jaso dira komikiaren bineta ederrenetako batzuk, eta marrazkien bilakaera nolakoa izan den azaltzen da, hasi zirriborro huts zirenetik eta liburuko azken bertsioraino.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button