MUSIKA

Def Con Dos taldeak lan berria aurkeztuko du Bilbon

Def Con Dos taldeak Bilboko Zorrotza auzoko gaztetxean joko du bihar, 21:00etatikm aurrera, #trending_distopic izenburuko lan berri aurkezteko asmoz. Aurretik, eguerdian, grabazio hori sinatzen egongo dira Alde Zaharrean dagoen Biba gunean.

DEf Con Dos taldeak duela 30 urte inguru argitaratu zuen estreinako maketa, eta oraindik oholtzan jarraitzen du metal eta rap estiloen arteko uztarketa hitz kritiko eta zorrotzekin janzten.

Bada, oraintsu, #trending_distopic izenburuko lana plazaratu du, taldearen hamabigarren grabazioa. Baga Biga diskoetxe eta kontratazio bulegoaren arabera, “diskoari maila bikaina atxiki diote, ohikoa duten giza ergelkeriaren salaketa nahastu dute lotsagabekeriarekin, kritika sozial zorrotzarekin”. Musikari dagokionez, 1990eko hamarkadan gurean asko eta erraz zabaldu den rap-metal estiloa jorratzen jarraitzen du.

Diskoa Jesus Arispontek grabatu, nahastu eta ekoitzi du, Oasis estudieotan. Estudiotik, gainera, taldearen hainbat lagun pasatu da: Tote King, Soziedad Alkoholika taldeko Juan, Jimmy Barnatan eta Sherpa.

Def Con Dos taldea hauexek osatzen dute: J. Al Andalus (baxua eta programazioak), Kiki Tornado (bateria), Cesar Strwberry (ahotsa), Alberto Marin (gitarra), Samuel Barranco (ahotsa) eta Sagan Ummo (ahotsa).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button