BESTELAKOAK

Eusko Eguna, larunbatean, Ezpeletan

Larunbatean jaialdi erraldoia antolatu dute Ipar Euskal Herriko tokiko monetaren 10. urtebetetzea ospatzeko: Eusko Eguna besta herrikoia.

“Topaketak egin eta elkar ezagutzeko memento garrantzitsua da gertakari hau, eta kultura, ekonomia, laborantza, alternatibak eta elkartasuna uztartzen ditu. Urtebetetze hau Europako tokiko monetarik handiena bilakatu den euskoa garatzeko interesa izan duten edo lagundu duten pertsona guziak elkarretaratzeko parada ezin hobea da.”

Egun osoan jende guztiari eskainitako egitarau aberatsa antolatu dute bertako merkatu estalian, kanpoko korralean, patronaiaren salan eta zelaigunean.
Denetarik egongo da, tartean, tokiko ekoizle eta sortzaileen merkatua; haurren xokoa, animazio anitzekin egun osoan; mintzaldiak; laborarien bazkaria, merkatuko produktuekin; Ezpeletako herriaren bisita gidatua; herri kirolak,…

Dantza eta musika ez da faltako, eta hala, Eta orain zer? dantza ikuskizuna eskainiko du Oinak Arin taldeak. Musika animazioak Alaine Txaranga, Tipli Tapla batucada, Herrian Kantuz taldeen eskutik etorriko da, eta gainera gauean kontzertuak antolatu dituzte Willis Drummond, Mouss & Hakim (Zebda), eta Le Bal du Samedi Soir taldeekin.

Informazio guztia Eusko Eguna ekimenak dauka.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button