BESTELAKOAK

Euskarazko toki komunikabideak sustatzeko xedea

Euskarazko toki komunikabideen lana ezagutaraztea alde batetik, eta lan horren balioa publikoki aitortu eta aldarrikatzea dira Tokikom toki komunikabideen bateragunearen helburua. Entitate horrek Tokikom Sariak antolatu ditu.

Saria jaso ahal izango dute tokiko informazioa lantzen duten euskara hutsezko komunikabideek. Sariketan parte hartu ahal izango dute komunikabide horietan 2020ko irailaren 1etik 2021eko abuztuaren 31ra bitartean argitaratutako lanek. Proposamenak bidaltzen dituztenek frogatu beharko dute proposatutako lanak benetan argitaratu direla tarte horretan.

Lau sari banatuko dira: portada onenaren saria, ikus-entzunezko onena, eduki onenaren saria eta komunitatearen saria.

Proposamenak hona bidaliko dira: TOKIKOM Sariak, Bilbo-Galdakao errepidea 10, 3. Solairua, 48004 Bilbo (Bizkaia). Lanak bidaltzeko epea irailaren 10ean amaituko da.

Betebeharreko guztiak, lanak aurkezteko prozedura, epeak eta abar, hemen kontsultatu hala dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button