BESTELAKOAK

Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista jorratuko dute Montehermoson

Hilaren 30etik uztailaren 2ra bitartean, Ekoizpen artistikoa eta artearen teoria feminista: Eztabaida Berriak IV ikastaroa egingo dute Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Izen-ematea doakoa da eta plazak mugatuak dira.

Ikastaro honen helburua artearen historia feministaren ekarpen nagusien panoramika aurkeztea da, ikertzaile feministek gizarte zientzien zein gizakienen eraikuntza zuzendu duten egitura sexistak modu libre batean ezagutzeko aurre egin behar dieten arazo teoriko zein politikoak zein diren nabarmenduz.

Honako eduki hauek jorratuko dituzte: ekainaren 30ean, Artearen gizarte-dimentsioak: artistak, artelanak, testuinguruak, Laura Mulveyren, Nathalie Heinichen eta Teresa de Lauretisen eskutik. Uztailaren 1ean, berriz, Artearen historia feministaren eraikuntza gaia aztertuko dute, Lynda Nead, Philippa Kaina eta Tamara Trodd adituen partaidetza dela medio. Amaitzeko, uztailaren 2an, Artea, feminismoa eta Estatu espainiarreko arte feministaren historia izango dute hizpide. Azken saio horretan Fina Birulések, Estrella de Diegok eta Mar Villaespesak parte hartuko dute.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko: hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button