IKUS-ENTZUN

Euskarazko sorkuntza sustatzeko, “Sormen Beka Da”

Euskarazko sorkuntza sustatu eta sortzaile berriei bidea errazteko xedez, Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak hirugarren urtez jarri dute abian Sormen Beka Da. Irailaren 21ean itxiko da lanak aurkezteko epea.

Beka horrek kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak bilduko ditu: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Horiek eta horien arteko hibridazioak ere onartuko dira.
2020an, Ikus-Entzunezkoa izango da oinarri, edozein generotakoa. Hortaz, esparru horretako sortzaile berrientzat zuzendurik dago beka: 15.000€.
Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu, eta lan horien egileek  proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean.
Lan irabazlearen berri 55. Durangoko Azokan emango da, eta urtebeteko epea izango du egileak proposamena burutzeko eta 56. Durangoko Azokan erakusteko.

informazio gehigarria honako esteka honetan duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ACEPTAR
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu