
Etxepare Euskal Institutuak, Residencia Literaria 1863 egoitzarekin elkarlanean, A Coruñan hilabeteko egonaldia egiteko deialdia egin du. Egonaldia 2025eko azaroan izango da eta euskal idazle batek gozatu ahalko du. Egonaldian parte hartzeko eskabideak uztailaren 1etik abuztuaren 31era aurkeztu ahal izango dira.
Egonaldiaren helburua “euskarazko literatura-sorkuntza sustatzea eta bultzatzea da, baldintza egokietan eta bide batez kultura-bizitza aberatsa duen A Coruñako testuinguruan murgiltzea. Euskal idazle batek bere sormenezko idazketa-proiektuari arreta osoz hel diezaion, testuinguru egoki bat eskaintzea du xede deialdi honek.”
Deialdian parte hartzeko ezinbestekoa izango da 18 urtetik gora izatea eta gutxienez edozein genero literarioko euskarazko liburu bat argitaratu edukitzea. Hautagaiek literatur sorkuntzako proiektu bakarra aurkeztu ahal izango dute.
Xehetasun guztiak deialdian kontsultatu hala dituzue.



