LITERATURA

Euskarazko literatura itzultzeko saria

Etxepare Euskal Institutuak eta LABORAL Kutxak euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpen lana sarituko dute. Horrela, “euskarazko literaturaren itzulpengintza eta argitaratzea gure eremutik kanpo sustatu nahi dituzte bi erakundeek, elkarlanean”.

Saria 4.000 eurokoa izango da; zenbateko hori argitaletxeak eta itzultzaileak jasoko dute, erdibana. Sariaz gain, 2.000 euro arteko laguntza jaso ahal izango dute saridunek sari banaketara bertaratu ahal izateko nahiz argitalpenaren herrialdean sustapen lanarekin jarraitzeko (aurkezpenak, ekitaldiak, publizitate kanpainak, medioetako elkarrizketak…).

Itzulpenak 2020. urtean argitaratutakoa izan beharko du, eta jatorriz euskaraz idatzi eta argitaratutako literatura obra baten itzulpena izango da.

Hautagaitzak aurkezteko epea ekainaren 25era artekoa izango da.
Betebeharreko guztiak hemen dituzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button