ESZENA

“Bare” gorputz ikuskizuna Lasierrako AZALA kreazio espazioan

 

Larunbatean, hilak 12, AZALA kreazio espazioak (Lasierra, Araba) Roser Lopez Espinosaren (Granollers, 1980) Bare izenburuko ikuskizuna hartuko du, 18:00etan. Gorputzaren bidezko adierazpidea eta musika izango dira emanaldiaren ardatzak.

Bare biluztasunaz ari da, funtsezkoena eta ezinbestekoa dena baino ez du jorratzen, apaindurarik gabe, mugimendu naturalak baitira hemen muina. Lopez Espinosaren esanetan, ikuskizunaren bitartez dantzaren sustraietara jo nahi du. “Aurrenekoak izan ziren osagaiak berreskuratu, hau da, mugimendua, nolakotasunak eta gorputz-gaitasunak eta musikaltasuna erabili funtsezko irizpide gisa”.

Izan ere, mugimendua bere biluztasunean ikertzea eta azaltzea du xede artistak. “Mugimendu artikulatu, natural eta dinamiko bat ikertzea, lurreko materialen, jirabiren eta etenaldien eskutik.

Mugimenduari eta konposizioari buruzko lehen ideia minimalista bat pizten dit. Nire sormen-lanerako erabili ohi dudan tresna bat da, bere arrazoi, errepikapen eta aldakuntzekin”, azaldu du artistak.

Gogoratu emanaldia larunbatean, hilak 12, taularatuko dela Lasierrako AZALA kreazio espazioan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button